2024/25 ikasturteko Herri Kirolen bigarren topaketa ospatu zen igandean Markina-Xemeinen. Aipatu topaketako rgazkiak daude ikusgai artikuluan.
Gure ikasleak euskal sustraietatik ahalik eta hurbilen mantentzen saiatzen gara Allende Salazar Herri Eskolan. Herri Kirolak horretarako lotura ezin hobea direla sentitzen dugu, eta joan den asteburuan ere Markina-Xemeinen izan ginen euskal tradizioa zaintzeko lanetan.
Historia eta kirola. Arlo biak batzen dituzte Herri Kirolek, eta horien inguruan sortzen den giroan ezin hobeto mugitzen dira umeak. Ikaragarria da Herri Kirolen topaketek irauten duten ordu eta erdian umeek izaten duten zorion aurpegia. Eta hori ikustea baino gauza politagorik ez dago.
Esan bezala, Markina-Xemeinen ospatu zen aurtengo 2. topaketa, eta oraindik beste 2 geratzen dira ekaina iritsi orduko. Hurrengoa, apirilaren 6an izango da Zeberion, eta azkena maiatzaren 11an, oraindik zehazteke dagoen udalerri batean.
Jarraitu ditzagun gure sustraiak zaintzen!