Albisteak

Goi-mailako antzerkia plazaratu du Allende Salazarrek beste behin

Fly With Me! antzerkia plazaratu du aurton Allende Salazar Herri Eskolak. Beste behin, txundituta geratu dira antzerkia ikusteko aukera izan duten guztiak. Berriz ikusi nahi baduzue, hemen duzue deskargatzeko aukera.

 

Gernika-Lumoko eskolarteko Antzerki Astea ospatu da maiatzaren 19a eta 23a bitartean. Atzo, maiatzak 21 izan zen Allende Salazar Herri Eskolaren txanda, eta beste behin txundituta utzi ditugu ikusleak.

Goizean eskola desberdinetako ikasleen aurrean antzeztu zuten gure artistek, eta arratsaldean ordea, guraso eta lagunen artean.

Badakigu batzuk ezin izan zinatela bertaratu, eta horregatik, antzerkia grabatu genizuen.