Maiatzaren 24rako Euskaraz Eguna antolatu dugu herriko eskola publikook. Poteo musikatua, bertso bazkaria eta kontzertuak eskainiko dira, eta komunitatearekin egun zoragarri bat bizitzeko aukera aparta izango da. Bertan itxarongo zaitugu!
Gernika-Lumoko eskola publikoek euskarareriko dugun erantzunkizuna guregan hartu, eta gure hizkuntza babesteko eta sustatzeko ahaleginetan jarraitzen dugu. Horrela, maiatzaren 24rako goi-mailako egitaraua prestatu dugu Allende Salazar eta Barrutia eskoletako lagunok.
13:00etan ekingo diogu egunari Kalapitakak eta Lilibertsok gidatuko duten poteo musikataurekin. Pasilekuko eskaileren behean (Arrien Tabernaren aurrean) jarriko dugu hitzordua, eta bertatik herriko tabernetatik osatuko dugu ibilbidea.
Motorrak berotuta, momenturik itxarotetsuenera pasako gara. 15:00etan, bertso poteoari ekingo diogu Astran. Bertan, Mailen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal izango dira protagonistak, eta gerturatutakoek bertoko produktuekin osatutako menu zoragarri batez gozatzeko aukera paregabea izango dute. Sarrerak salgai daude Auzokoa eta Aterpe tabernetan, eta Astran.
Umeentzako menua ere egongo da, 15 euroren truke. Kasu horretan, Allende Salazar edo Barrutin erosi beharko dira sarrerak.
Menuen zehaztasunak.
Helduen menueei dagokionez, hasteko Kortezubiko Lapikote Baserriko tomatea eta kipula izango dituzte, Bermeoko hegaluzearekin. Ostean etorriko dira Busturialdeko azelga eta kalabaza krema, eta Basatxerri okela gisatua arrozagaz. Postrerako, Bizkaiganeko gazta freskoa egongo da Gizaburuagako Laneko mermeladarekin. Kafea ere eskainiko da, Errotan egindako bizkotxiarekin.
Umeen kasuan, Busturialdeko azelga eta kalabaza krema izango dute lehenengo plater bezala, eta Basatxerri okela gisatua arrozagaz bigarren platererako. Postrea izozkia izango da.
Parranda nahi duenak ere aukera polita izango du. Izan ere, 20:00etan Apokhalipsis taldearen kontzertua hasiko da Astran, eta ostean Zazpizar Erromeriako algunek emango diote bukaera egun apartari. Kontzertuetaz gozatzeko ez da ezer ordaindu beharko.
Eskola publikotik, beraz, gure hizkuntza sustatu eta komunitatearekin egun apartaz gozatzera animatzen zaitugu. Gora Euskal Eskola Publikoa!