Albisteak

Euskara Egun bikaina!

Euskara Eguna ospatu genuen zapatuan Barruti Eskolako lagunekin. Eguraldi aparta, bertso hobeak eta giro ezin hobea gailendu ziren herriko kaleetan, zein Astran.

 

Izugarria, liruragarria, ahaztezina, edarra…. izan zan zapatuko eguna. Eguraldiak lagunduta, egundoko jai giroa piztu genduan herriko kaleetan, zein Astran.

13:00etan ekin genion egunari poteo girotuarekin. Kalapitakako lagunek herriko kaleak alaitzeaz gain, dantzan jarri zituzten bertaratutakoak, motorrak berotzen hasiz.

Herriko tabernetatik zehar ibilbide luzetxoa egin ostean, Astrara bidea hartu zuen bertsozale tropelak, eta bertan jo zuen goia egunak. Bertako produktuekin osatutako menu ederraz gozatu ostean, Maialen Lujanbioren eta Nerea Ibarzabalen bertsoek txalo zaparradak eragin zituzten. Baita Astrako tabernara makinatxo bat bidai ere.

Goi-mailako bertsolarien erakustaldia amaitzearekin bat, eskola publikoko komunitateak berea egin zuen musika aukeraketa, eta kantutzar artean solasaldi luzeekin eman zioten bukaera egunari. Batan batzuk eguna hasi zuten tokira bueltatu ziren etxeratu orduko.

Eskerrik asko, Nerea ta Maialen! Gora Eskola Publikoa!