Ekainaren 15an ospatuko da Batera Eguna Gernika-Lumoko Pasealekuan. KBG Sindromea jasaten duten familiak babestuko dira aurtongo ekitaldian.
Gernika-Lumoko guraso talde batek gaixotasun arraroen alde zerbait egin behar zuela sentitzen zuen. Helburu horri jarraika, Batera Gara eguna ospatu, eta bi urterik behin gaixotasun arraoren baten aldeko jaia ospatzen dute Gernika-Lumoko Pasealekuan. Aurton, KBG sindromea hautatu dute, eta ekainaren 15an lortzen den dirua gaixotasun horrekin bukatzeko lanetara bideratuko da.
Ekainaren 15rako egun osoko egitaraua prestatu du guraso taldeak, eta adin eta gustu danentzako ekintzak izango dira: kirola, musika, zozketak, opariak…
Beraz, Allende Salazar Herri Eskolatik egun horretan Batera Garako kamiseta berdea jantzi, eta Pasilekura hurbiltzera gonbdiatzen zaituztegu!
KBG SINDROMEA.
KBG sindromea gaixotasun arraro bat izanik, ez da oso komuna. Hala ere, Gernika-Lumon badago sindrome hori daukan umetxo bat, eta horrek bultzatuta egin da aurtongo hautua. Gaixotasun hori duten umeek zailtasunak izaten dituzte euren sistema eskeletikoan, eta normalean intelektualki ere atzerapentxoa izaten dute. Hala ere, pertsona bakoitzak bere ezaugarri desberdinak ditu, eta denek ez dute berdin jasaten gaixotasuna.
Zorionez, ez da degeneratiboa. Hala ere, sindromearen inguruko informazio asko falta da. Espainiar Estatuan ikertzaile talde batek baino ez du gaixotasuna landu, eta hori bultzatzera gonbidatzen da antolakuntzatik
Hemen Allende Salazarreko elkartasun argazkia: