Albisteak

Badatorkigu ikasturteko azkenengo Mendi Martxa

Hilabete inguru falta da 2024/25 ikasturtea bukatzeko, eta gutxinaka-gutxinaka amaiera ikusten goaz. Oraingo honetan ikasturteko azkenengo Mendi Martxa aurkezteko txanda iritsi da. Hemen Mendi Batzordearen mezua.

 

Kaixo lagunok!

Eguraldi aldrebestua eta oporrak tarteko aspaldi ez dugu mendi martxarik egin eta heldu da baten bat egiteko ordua.

Oraingo honetan gurekin Sukarrietatik Mundakara joateko eskaintza luzatzen dizuegu. Abiapuntua Sukarrietako parkea izango da eta handik Abarotik bidea hartuz, Katillotxura igoko gara. Txangoa Mundakan bukatuko dugu eta nahi duenak bertan geratu daiteke edo etxera bueltatu.

Txango oso atsegina da, hasiera aldapatsua baina erritmoa berreskuratzeko ezin hobea.

Honakoak dira irteeraren ezaugarriak:

– Eguna: Maiatzak 25

– Irteera: 10:30tan Sukarrietako parkea

– Iraupena: 3 ordu gutxi gora beherakoa izango da.

– Ibilbidea: 7 km inguru – Sukarrieta – Katillotxu – Mundaka

https://es.wikiloc.com/rutas-senderismo/pv141-sukarrieta-arribieta-katillotxu-mundaka-ruta-megalitica-68285681?utm_medium=app&utm_campaign=share&utm_source=6938608

Kontutan izan!!:

– Txango hau egiteko ezinbestekoa izango dela izena ematea Maiatzaren 23ko eguerdiko 12:00ak baino lehen, erantsitako formularioa betez.

– Haurrek guraso bat edo pertsona nagusi batek lagunduta joan behar dute.

– Tren edo autobusez etorriz gero, txartela  familia bakoitzaren kontu izango da. Trenaren ordutegia www.euskotren.eus web orrian duzue, baina Gernikako Geltokian 10:19an da. ( Gogoratu,6 eta 12 urte arteko umeei BARIK pertsonalizatua eginez gero bidaia ez dutela ordaintzen eta 6 urtetik beherakoek ez dute ezer behar).

Erropa erosoa eta mendian ibiltzeko zapatillak ezinbestekoak izango dira.

– Ez ahaztu ura eta hamaiketarako zeozer ekartzea.

– Izan daiteke baldintza klimatologikoengatik edo beste arrazoiengatik txangoa bertan behera utzi beharra izatea. Kasu horretan informatuak izango zarete.

-Edozein komunikazio edo jakinarazpenerako  jar zaitezkete gurekin harremanetan email honen bitartez: allendemenditaldea@gmail.com 

Animatu familiak, ederto pasatuko dugu eta!

IZEN-EMATEA:

FORMULARIOA:  https://forms.gle/tR9pxgkqNfwCzq4RA