Ekainaren 6an ospatuko dugu 24-25 ikasturteko Allende Eguna. 16:30etan hasi, eta 21:00ak bitartean iraungo duen egitarau zabala prestatu dugu ostiralerako.
Ikasturtea bukatzen doa, eta horrek urteko egunik berezienetako baten itzulera dakar. Bai, Allende Egunaz ari gara. Ekainaren 6an, ostiral honetan ospatuko dugu 2024-25 ikasturteko Allende Eguna, eta komunitatearekin batera egun zoragarri batez gozatzeko egitarau luzea prestatu dugu.
16:30etatik 18:30ak arte, puzgarriek hartungo dute frontoia. Adin guztietako umeen disfruterako, inoiz falta ezin diren puzgarriak izango ditugu. Puzgarrietan izerdia bota ez duenak ere izango ditu beste hainbat aukera. Portxeetan egingo diren tailerrak dira aukera ederra. 16:45etan hasi eta 18:30ak bitartean egin ahal izango dira horiek.
Gurasoengan ere pentsatu dugu egitaraua prestatzean. Izan be, 16:30etatik 19:00etara merkadiloa egongo da portxeetan.
Eskolako umeak izaten dira Allene Eguneko protagonistak, eta aurton ere hala izango da. 16:45etan umeen dantzak ikusi ahal izango dira gimnasioan, eta 17:00etan gurasoen eta umeen arteko futbol neurketa jokatuko da. 17:30etan izango da saskibaloiko partidaren momentua.
Korrika egin nahi duenak ere izango du bere momentua ostiralean. 18:00etan iritsiko dira buruhandiak eskolara, eta kaosa sortzeaz gain, barreak eta momentu onak ere oparituko dizkigute.
Ikasle bezala euren azkenengo Allende Eguna biziko dute 6. mailako ikasleek. Egun berezia baliatuz, dantzak egiteaz gain, moda desfilea ere prestatu digute ikasle nagusienek.
Egunari bukaera emateko, DJ Paco izango dugu 21:00ak bitartean.
Informazioa interesgarria.
Arratsalde guztian zehar Iturbe Anaiakeko jaki ederrekin prestatutako bokatak salduko dira. Gozokiak erosteko aukera ere eskainiko da, eta taberna zabalik izango da egitaraua bukatu bitartean.
Egunaz gozatzeko asmoz, denon artean eskola garbi mantentzeko ardura eskatzen da. Birziklatzeko ontziak jarriko ditugu, eta denon artean txukun-txukun utziko dugu dena!