Albisteak

Ate-joka dugu 2025eko Milla

Apirilaren 5an ospatuko da 2025eko Gernika-Lumoko Milla. Izena eman nahi duenak, hemen dauzka jarraitu beharreko pausuak.

 

Milla astean sartu, eta ume askoren pentsamenduak asteburuko lasterketara baino ez dira bideratzen. Herri guztiaren aurrean lehiatzen dira, eta nahi edo ez, gainontzeko eskoletako herritarren aurretik geratzeko helburuarekin joaten dira asko eta asko. Noizean behin lehiatzea ere ederra delako. Denori gusta izan zaigu, eta beti ere kiroltasunaren barruan badoa, polita ere badelako.

2025ko milla ate-joka dago. Apirilaren 5an ospatuko da aurtongo Gernika-Lumoko Milla, eta martxoaren 28a (ostirala) izango da izena emateko azkenengo eguna. Beti bezala, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrerako umeek parte hartu ahal izango dute. Aurton, gainera, Sub 16, Sub 18 eta Absolutuen kategoriak ere izango dira, eta ondorioz, arratsalde guztian zehar izango dira lasterketak San Juan kalean.

Allende Salazarren izenean parte hartu nahi duenak, hemen klikatuz eman ahal izango du izena. Parte hartzeko asmoa erakutsi baldin baduzue, datozen asteotan emango zaizue informazio guztia.