Allende Salazarreko I. Boloen Txapelketan dabiltza parte hartzen 2. eta 3. zikloko ume eta irakasleak. Barreak, lehiakortasuna eta giro ona gailentzen dira jolasorduko txapelketan!
Espero ez genuen olatua iritsi da Allende Salazarrera. Mundu guztiak parte hartu nahi du. Jolastorduan ez da beste ezertaz hitz egiten. Sorpresa bat izan da. Erlojua begiratu, eta 11:30ak! Allende Salazarreko I. Bolo Txapelketa hasi da!
Boloen inguruko zaletasuna piztu da eskolako ikasleen artean. Baita hezitzaileen artean ere. Jolastordua hasi, eta 2. eta 3. zikloko eraikinean batzen dira denak, eguneko bolo jaurtiketak ikusteko prest. Han egoten dira boloak zain, ea nork lurperatuko dieten zain. Eta askotan erotzen dira. Gure ikasleak artista batzuk baitira!
Asko izan dira lehenengo txapelketan izena eman duten eskolako kideak, eta ikaragarria da horren kirol erraz batekin zeinen ondo pasatzen duten. Barreak, lehiakortasuna, eta batez ere, giro ona gailentzen dira txapelketan.
Egon zaitezte adi datozen asteotan, txapelketako hurrengo faseak jokatuko baitira!